Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat

 Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu, webgunean eskaintzen diren zerbitzuak funtzionatzeko eta eskaintzeko aukera ematen dutenak, bai eta informazio estatistikoa egiteko ere, nabigazio-ohiturak aztertuz. “Onartu” botoia sakatzean, berariaz onartzen duzu cookie guztiak erabiltzea. Atzera bota nahi badituzu edo konfigurazioa egokitu nahi baduzu, sakatu “Cookie-en konfigurazioa”. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi gure webguneko Cookie-n politika.

  • Beharrezkoak diren cookie-ak Beharrezkoak diren cookie-ek webgune erabilgarri bat egiten laguntzen dute, oinarrizko funtzioak aktibatuz, hala nola orrian nabigatzea eta webguneko eremu seguruetara sartzea. Webguneak ezin du behar bezala funtzionatu cookie horiek gabe.
  • Estatistikako cookie-ak Estatistikako cookiek webguneen jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webgunearekin, informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez.
es eu

Pribatutasun politika.

Nork du zure datu pertsonalak tratatzeko ardura?

Pertsona fisikoen datu pertsonalak babesteari buruzko 2019/679 Erregelamenduaren (EB) arabera (DBEO), ematen duzun informazio pertsonala modu egokian erregistratuta geratuko dela eta Sareen Sareako datuak tratatzeko sistemetan txertatuko dela jakinarazten dizugu (Iparragirre, 9 – 48009 – Bilbo (Bizkaia); harremanetarako e-maila: info@sareensarea.eu) ardurapekoak dira sistema horiek, hura baita manifestusoziala.eus webgunearen arduraduna. Honako helbide elektronikoaren bidez jar zaitezke harremanetan Datuen Babeserako Ordezkariarekin: info@sareensarea.eu

Zer helbururekin tratatuko dira zure datuak?

www.manifestusoziala.eus webgunean (aurrerantzean, MANIFESTUSOZIALA) pertsona interesdunek emandako informazioa honako helburu hauetarako tratatzen dugu:

  • Zure atxikimendua Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala babesteko manifestuan txertatzeko.
  • Baimena ematen diguten pertsonei Sareen Sarearen eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren gaineko berriak eta informazio interesgarria posta elektronikoz bidaltzeko.
  • Webguneko ohar automatizatuak bidaltzeko, arreta behar duen informazioarekin.
  • Zure erabiltzaile-esperientzia hobetzeko.

MANIFESTUSOZIALArekin duzun harremanak irauten duen artean gorde egingo ditugu emandako datu pertsonalak, eta luzaroago mantenduko ditugu legearen aginduz behartuta gaudenean. Era berean, jakinarazten dizugu MANIFESTUSOZIALAk ez dituela zure datu pertsonalak erabiliko merkataritza-profilak egiteko. Legez, zintzo, gardentasunez, apropos, egoki, mugatuta, zehatz eta modu eguneratuan tratatuko dugu zure informazio pertsonala. Hori dela eta, datuak okerrak direnean berehala ezabatzeko edo zuzentzeko arrazoizko neurriak hartzeko konpromisoa du MANIFESTUSOZIALAk.

Gure marka pertsonalarentzat egokiak iruditzen zaizkigun mota guztietako cookie-ak ere erabiliko ditugu. SECTOR04 konpainiarekin kontratatuta dago zure informazio pertsonala mantentzeko segurtasuna. 2016/679 Erregelamenduaren (EB) 28. artikuluaren arabera, aipatutako enpresek datuetara sarbidea izatea bermatzeko, zerbitzuen prestaziorako kontratu bat sinatzen da entitate horiekin.

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Zure datu pertsonalak tratatzea beharrezkoa da abenduaren 21eko 1721/2001 Errege Dekretutik eratorritako betebehar legalak betetzeko. Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua onartzen du aipatutako Errege Dekretuak.

manifestusoziala.eus-en manifestura atxikitu izana da zure datuak tratatzeko oinarri legala.

Zer hartzaileri komunikatuko zaizkio zure datuak?

MANIFESTUSOZIALAk ez du aurreikusten tratamendu-sistemetan duen zure informazio pertsonala hirugarrenei uztea edo bidaltzea, zuk horretarako baimena ematen duzun kasuetan edo legeak agintzen duen kasuetan salbu. Kasu horietan, bidali aurretik, datuak jasoko dituen entitatearen identitatea eta datuak uztearen helburua erabiltzaile guztiei jakinarazteko konpromisoa hartzen du MANIFESTUSOZIALAk, erabiltzaileen baimena jasotzeko.

Zure datu pertsonalak ez ditugu babes maila egokirik ez duten nazioarteko herrialdeetara bidaliko.

Zure datuak ematean, zer eskubide dituzu?

Zure datuetara sartzeko eskubidea duzu, baita datu okerrak zuzen ditzaten eskatzeko eskubidea ere, edo, hala dagokionean, ezaba ditzaten eskatzeko, beste arrazoi batzuen artean, datuak dagoeneko ez direnean beharrezkoak bildu zituztenean zuten helbururako. Zure datuen tratamendua mugatzeko ere eska dezakezu. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo erreklamazioen aurrean babesteko baino ez ditugu gordeko. Era beran, uko egin diezaiokezu zure datuak tratatzeari. Kasu horretan, datu horiek tratatzeari utziko dio MANIFESTUSOZIALAk, legezko arrazoirik ez badago edo erreklamazio posibleen aurrean defendatzeko behar ez baditu. Zure datuak eramatea ere eska dezakezu.

Eskubide horiek egikaritu ahal izateko, MANIFESTUSOZIALAren Datuen Babeserako Ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan honako helbidearen bidez: info@sareensarea.eu

Zure eskubideen gaineko informazio gehigarria eskuratzeko eta/edo eskubide horiek dagokion moduan aintzat hartzen ez direnean erreklamazio bat aurkezteko, Datuen Babeserako Espainiako Agentziara jo dezakezu (http://www.agpd.es/portalwebAGPD/index-ides-idphp.php).

Datuen Babeserako Politika aldatzeko ahalmena du MANIFESTUSOZIALAk, lege-aldaketen arabera eta Datuen Babeserako Espainiako Agentziak markatutako lerro doktrinalen arabera. Webgune honetan dagokion moduan aldatuko da hori guztia, erregistratuta dauden erabiltzaile guztiei edo MANIFESTUSOZIALAk eskaintzen dituen zerbitzuetan interesa dutenei horren berri emateko.

Azkenik, MANIFESTUSOZIALAk konfidentzialtasun osoz tratatuko du zure informazio pertsonala, eta, aurrez baimenik eskatu gabe, ez du informazioa erabiliko jakinarazpen honen edukian deskribatu direnez bestelako helburuetarako.