Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu, webgunean eskaintzen diren zerbitzuak funtzionatzeko eta eskaintzeko aukera ematen dutenak, bai eta informazio estatistikoa egiteko ere, nabigazio-ohiturak aztertuz. “Onartu” botoia sakatzean, berariaz onartzen duzu cookie guztiak erabiltzea. Atzera bota nahi badituzu edo konfigurazioa egokitu nahi baduzu, sakatu “Cookie-en konfigurazioa”. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi gure webguneko Cookie-n politika.
Covid-19aren pandemia eragin sozial, sanitario eta ekonomiko handia izaten ari da gizartearengan, bereziki egoera zaurgarrian dauden pertsonengan; baita ere haien eskubideak babesten eta defendatzen diharduten erakundeetan.
Covid-19ak ere aurrekaririk gabeko ondorio negatiboak eragin ditu pertsona zaurgarrienengan. Arazo horiek ez ziren ezezagunak, baina pandemiak larriagotu ditu, hala nola arrakala digitala, etxean arreta falta izatea, nahi gabeko bakardadea, enplegua galtzea, etxebizitza bazterketari lotutako arazoak edo pobrezia areagotzea.
Pandemia hori eragin handia izaten ari da Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan. Aldaketa handiak egin behar izan dituzte zerbitzuetan eta jardueretan: erakunde askok zerbitzu berriak egokitu, itxi edo sortu behar izan dituzte pandemia hasi zenetik.
Egoera horren aurrean, adierazpen hau sinatzen dugun pertsona eta erakundeok, babestu egiten ditugu Sareen Sarearen Estrategian jasotako Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren proposamenak, Covid-19ren inpaktuaren aurrean. Nabarmentzekoak:
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak funtsezkoak gara eta krisialdi honetan erantzun eraginkorra emateko daukagun gaitasuna erakutsi dugu. Kalean lan egiten dugu, pandemiak sortutako arazoen benetako ondorioak ezagutzen ditugu eta funtsezkoak gara irtenbideak bilatzeko; baina baliabideak behar ditugu hori egin ahal izateko.
Lagun iezaguzu zure sinadurarekin gizarte bidezkoagoa eta berdinzaleagoa eraikitzen. Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala gara.